XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Prozesu hidrolitiko hauek liseri-aparatuan eta, gluzido-erreserben kasuan, zelularen hialoplaspan kokatzen dira.

Aurreko etapa hau pasatuta, glukosaren degradazio-prozesu konplexua hasten da eta hartzidura edo arnasketa-motaren arabera bide metaboliko ezberdinari jarrai dakioke.

a) Glukolisia edo Emden-Meyerdof-en bidea

Degradazio-prozesu honen bidez molekula bat glukosatik bi molekula azido pirubiko ateratzen dira.

Etapa honetan oxigenoak ez du parte hartzen, hau da, anaerobioa da, eta hialoplasman dago kokaturik.

Glukolisia honoko pauso hauetan bilakatzen da:

Glukosaren fosforilazioa glukosa-6-fosfatoa emateko, ATP molekula bat gastatuz.

Lehenengo pauso honetan kanpotik etorritako glukosek zelularen mintz plasmatikoa zeharkatu behar dute.

Hidrolisia zitoplasman gertatzen bada, ostera, glukosa jadanik fosforilatuta dago.

Glukosa-6-fosfatoaren isomerizazioa, fruktosa-6-fosfato bihurtuz.

Fruktosa-6-fosfatoaren fosforilazioa, fruktosa-1,6-difosfatoa emanez.

Pauso honetan berriro ATP bat gastatzen da.

4. Fruktosa-1,6-difosfatoaren zatiketa bi molekula ezberdin emateko: dihidroxiazetona-fosfatoa eta glizeraldehido-3-fosfatoa.

5. Metabolito hauetako glizeraldehido-3-fosfatoak bakarrik glukolisiaren degradazioa jarrai dezake, baina bestea, hau da, dihidroxiazetona-fosfatoak isomerizazio baten bidez beste glizeraldehido-3-fosfatoa eman dezake.

Orduan hemendik aurrera bi glizeraldehido-3-fosfatozko molekula ditugunez gero, hurrengo pausoak bikoitzak izango dira.

Glizeraldehido-3-fosfatoak fosforilazioa eta deshidrogenazioa jasan ondoren azido 1,3-difosfoglizerikoa ematen du, fosfatoa gastatuz eta NAD koentzimaren erredukzioz.

1,3-difosfoglizerikoaren desfosforilazioa, azido 3-fosfoglizerikoa eta ATP emanez.